XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argibideak: aldez aurretik praktikatuak; adibideak oso garrantzitsuak.

Materiala: ikaslea: test liburuxka, erantzunen orria.

irakaslea: hizketa idatzigabearen zinta eta grabaketa tresneria; hizketarako irudiak; hizketarako gaiak; erantzun zuzenen orria eta zuzenketakoa; mintzamena puntuatzeko orriak.

Zuzenketa: alternatibak (M testa 30 puntu (30 item x 1) N testa 30 puntu (30 item x 1) O testa 20 puntu (20 item x 1).

alternatibak (P testa 20 puntu (5 puntu x 4) O testa 20 puntu (10 puntu x 2).

alternatibak (R testa 30 puntu (5 kategoria x 6) S testa 30 puntu (5 kategoria x 6) (puntuak, orotara 100).

+ Trebetasunen kodeak aurkitzeko, ikus 4. koadroa, 26. orrialdean.

Lehen bezala, bai helburuak eta bai edukina testa erabiltzen den momentuaren zirkunstantziei lotuta daude, beraz, espezifikazioaren adibiderako esaldiak hasera bat besterik ez dira.

Ikastalde desberdinentzako zailtasun maila egokiak, testu berarekin lor daitezke, testak testuarekiko dituen eskakizunak aldatuz.

Adibidez, behe mailako ikasleei ulermen orokorra edo mamiaren ulermena bakarrik eska dakieke, baina ikasle aurreratuagoei alderdi zehatzagoak eman eraziko litzaieke, esate baterako, hiztunen asmoak eta euren arteko harremanak zeintzu diren.

Irakasleak testua sinpleagotu egin behar badu, hobe da zati zailenak ezabatzea eta beste guztia dagoen bezala uztea, hiztegi arruntagoa eta egitura errazagoak bilatzen ibiltzea baino.

Lorpen-test baten emaitzei emandako garrantziak ondorio batzu ditu.

Mota honetako test batek galdetzen duena zera da zer da ikasleak dakiena? eta erantzuna ezagutza hau frogatuko duen ariketa serie batek ematen digu, zuzentzeko erraza izango den moduan.

Honek emaitzak fidagarriak izan daitezen laguntzen du eta, beraz, bidezkoak.

Hizkuntz ikaskuntzaren azken xedea, ordea, hizkuntza erabiltzea da, entzuten edo irakurtzen dena ulertzeko eta egoerei aurre egiteko;.